Gainera, talde gorritxoak 2031ra arte luzatu ahal izango du lotura profesionala. Jokalariaren etete-klausula 20 milioikoa izango da, eta 40 milioira igoko da lehen taldeko kide bada.
Osasunako jokalariak taldekideekin entrenatu ahal izan du, hilabete eta erdi baino gehiago lesionatuta eman ondoren; horrela, hurrengo astelehenean da berriz jokatzekoa, Levanteren aurkako partidan.
Kopako aurkariari buruz, Osasunako entrenatzaileak esan du "talde oso lehiakorra" dela, "oso futbolari onekin". "Oso serio hartu behar dugu, talde fisikoa eta geldikako baloietan ona delako. Ez zaude sekula eroso horrelako taldeen aurka", ohartarazi du.
Jokalari arazuriarrak hilabete eta erdi darama zelaietatik kanpo, ezkerreko oin-zolako faszian lesioa zeukalako; ostegun honetan taldekideekin entrenatu du.
Abuztuan Luis Sabalza Osasunako presidente izendatu zuten laugarren aldiz. Modu horretan, 2029 arte klub gorritxoaren agintari nagusia izango da. Zangozarrak ez du oposiziorik izan eta, beraz, ez da asteburu honetan hauteskunderik izango Sadarren.
Selekzioarekin izandako partidak direla eta, opor-egun gehiago izan ditu kroaziarrak. Gaur itzuli da Taxoarera, taldekideekin denboraldiaurrea hasteko.
Angel Alcalde Taxoareko zuzendaria, Patxi Puñal harrobiko futboleko zuzendari teknikoa eta Felix Vergara talentuko kudeaketako arduraduna izan dira aurkezpenean, ostegunean.
Osasuna gidatzen denboraldi bat eman ostean, entrenatzaileak larunbatean esango du agur, Alavesen aurkako partidan. Anbizioa du oraindik; izan ere, talde nafarrak datorren denboraldian Europan jokatzeko aukerak ditu.
25 urte eta gero, Unai Garciak agur esan dio Osasunari, prentsaurreko batean. Klubari, taldekideei eta familiari eskerrak emateaz gain, etorkizunari begira ilusionatuta dagoela azpimarratu du. (Jatorrizko adierazpenak, euskaraz).
Kataluniako taldeak Taxoaren hartu du mendean Nafarroako taldea, asteazkenean, hirugarren kanporaketan eta, horrenbestez, Josu Dominguezenak ez dira izango final zortzirenetako zozketan.
Osasunak, asteartean, Sadarren, Etorkizuneko Taxoare proiektua aurkeztu du; horretan, zehaztuta dago nola handituko duen Nafarroako klubak bere kirol hiria. 18 milioi euroko inbertsioa izango du, eta aurreikuspena da lanak 2025eko irailean hastea.
Vicente Moreno Osasunako entrenatzaileak EiTB Mediarekin hitz egin du denboraldi berriari begira. Valentziarrak argi ditu gorritxoekin dituen helburuak eta Leganesen aurkako lehen partida izango da hori erakusteko hasiera.
Motorra bidetik irten da NA-2310 errepideko 5,2 kilometroan, eta zuhaitz baten aurka talka egin du. Larrialdi zerbitzuek ezin izan dute ezer egin motorzalearen bizitza salbatzeko.
Vicente Morenoren estreinako partida izan da, eta horren jokatzeko modua ikusteko aukera izan da Taxoaren. Raul Garcia de Harok (2), Yoldik (2) eta Unai Garciak sartu dituzte golak.
Osasuna entrenatzen hasi da asteazken honetan Taxoaren, denboraldi berriari begira, Vicente Morenoren gidaritzapean. Morenok adierazpenak egin ditu hedabideen aurrean saioaren ostean.
Nafarroako ondare kulturala, Osasunaren elastiko berriaren oinarria izan da. Kamisetan Nafarroako kulturaren 20 ikur ezberdin ikus daitezke, horien artean San Ferminetako zezena, pilota edo ardo zahatoa. Macron markaren estreinaldia izan da eta gainerako ekipazioak ez dira oraindik aurkeztu.
Angel Alcalde Taxoareko zuzendariak, asteazkenean, parte hartu du Taxoare Metodoaren laugarren eta azken fasearen aurkezpenean. Zehaztu duenez, Osasunako harrobiko jokalari batek kluba uztea erabakitzen duenean, arrazoia beti izaten da ekonomikoa.
Reala eta Osasuna Zubietan arituko dira nor baino nor gehiago, uztailaren 31n, 19:00etan, eta Osasuna-Alaves neurketa Taxoaren jokatuko dute, abuztuaren 10ean, oraindik zehaztu gabe dagoen ordutegian.
Igoerako play-offeko finala bi partidara jokatuko dute, eta Osasuna lehen neurketan izango da etxeko talde; Sadarren jokatuko dute norgehiagoka hori, igandean, 12:00etan. Itzuliko partida hurrengo asteazkenean jokatuko dute, hilaren 15ean.
EITB Mediak Jon Moncayola Osasunako jokalaria elkarrizketatu du. Jokalari gorritxoak onartu du denboraldiaren hasiera, Konferentzia Liga tarteko, ez dela espero bezain ona izan, baina albiste onak iristen joango direla uste du.
Osasunak Promesas bi eta bat hartu du mendean gaur goizean Taxoaren jokatutako lagunarteko partidan. Raul (Osasuna) eta Osambela (Promesas) izan dira golegileak.
Juan Manuel Garro, Jose Andres Burguete eta Josetxo Perez de Zabalza, Miguel Cuesta Gonzalez, Fidel Medrano Leon, Jesus María Iso Martínez eta Ignacio Yaniz Rosen ordez arituko dira.
Osasunak, ostiralean, 21:00etan, Vallecasen jokatuko du, Rayoren aurka; Jagoba Arrasate gorritxoen entrenatzaileak garrantzi handia ematen dio neurketari, kontuan izanik Nafarroako taldeak Lehen Mailan jarraitzeko puntuak lortu ahal dituela partida horretan bertan.
Sergio Herrera izan da kanporaketako protagonistetako bat. Atezainak Athleticen abagune argienetako batzuk zapuztu ditu. Oso garrantzitsua izan da Osasunarentzat Kopan.
Aurrelari argentinarra soleoan jasaten ari zen minen ondorioz ez zegoen argi finalerdiko itzuliko partidan parte hartuko zuen edo ez. Azkenean jokatu du eta bere ama oso hunkituta agertu da partidaren ostean.
Osasunako haztegiko jokalariak 115. minutuan lortu du partida berdintzea eta kanporaketa gorritxoen alde jartzea. Iruñeako taldeak izan duen aukera bakanetako batean gol ederra egin du Ibañezek.
Osasunak Vila-realen aurka jokatuko du igande honetan eta Jagoba Arraste prentsaurrean aritu da partidaren inguruko gakoak ematen. Arrasatek sentsazio onekin eta orain dituzten puntuak baino gehiagorekin heldu nahi du selekzioen etenaldira.