Itxi

Osasuna

Igoerako play-offa

Osasunak Alhama kanporatu du eta Espanyolen aurka izango du jokoan F Ligarako igoera; joanekoa, Sadarren

EITB MEDIA

Igoerako play-offeko finala bi partidara jokatuko dute, eta Osasuna lehen neurketan izango da etxeko talde; Sadarren jokatuko dute norgehiagoka hori, igandean, 12:00etan. Itzuliko partida hurrengo asteazkenean jokatuko dute, hilaren 15ean.

  • Ainhoa Guallar, aurrera baloiarekin, partidako jokaldi batean. Argazkia: Osasuna.

    Ainhoa Guallar, aurrera baloiarekin, partidako jokaldi batean. Argazkia: Osasuna.

Osasunak Alhama ElPozo kanporatu du, asteazkenean, F Ligarako igoerako play-offeko finalerdian, eta, horrenbestez, play-off horretako finalerako sailkatu da. Final horretan garaile irtengo den taldeak 2024-25 denboraldiko F Ligan lehiatzeko txartela eskuratuko du; bi partidara jokatuko dute finala, eta Espanyol izango da Osasunaren aurkaria. Joaneko partidan izango da etxeko talde Osasuna, eta norgehiagoka Sadarren izango da, igandean, hilaren 12an, 12:00etan, Nafarroako klubak iragarri duenez.

Alhama 3-1eko emaitzaz kanporatu du Josu Dominguezen taldeak. Gorritxoek joanekoan, Murtzian, lortutako 0-3koa baliatu dute, eta Taxoaren, giro bikaina izan dela, sailkatzea gauzatu dute; neurketa 0-1 amaitu da, Pinelek 41. minutuan sartutako golaren ondorioz.

Alhamak korner batean egin du gol hori; Sandrak ukitu eta gero, baloia Pinelek area txikian hartu eta sareetara bidali du. Osasunak, bigarren zatian, argiago izan du kontrolpean jokoa, eta, minutuek aurrera egin ahala, bisitarien nekea handitu denez eta zulo gehiago irekita, Iruñeko taldeak gol aukera argi gehiago izango dituzte.

Horrenbestez, Osasunari soilik bi partida gelditzen zaizkio F Ligara igotzeko. Joaneko partida, arestian esan bezala, igandean jokatuko dute, Sadarren, eta itzulikoa, ordea, datorren asteazkenean izango da, hilaren 15ean.

Fitxa teknikoa

0 – Osasuna: Maitane, Vera, Josune, Celia (Vanesa, 94. min), Carmen (Elena, 82. min), Valero, Aitana, Iara, Merche Izal (Saioa, 94. min), Yiyi eta Guallar (Alexia Junior, 72. min).

1 – Alhama: Laura, Alba, Lena, Gigi, Olivia, Sandra, Estefa, Kuki (Paula, 64. min), Astrid (Sara, 73. min), Belen eta Pinel (Blasco, 84. min).

Gola: 0-1, 41. min: Pinel.

Gertakariak: F Ligarako play-offeko finalaurrekoetako itzuliko partida, Taxoaren. Beteta izan dira harmailak.