Itxi

albistea

22:45ean

Urte berrirako helburu eta proposamenak, igandeko 'Harian' saioan

A.H.

EITB

Oihane Mateosek 2013an bizi berri eta proiektu berriek hasiko dituzten pertsonekin izango da.

  • Oihane Mateos. EITB.

    Oihane Mateos. EITB.

Urte berriarekin beti jartzen ditugu helburu berriak, baina gehienetan ez ditugu betetzen. Hala ere, pertsona batzuentzat 2013. urtea oso berezia izango da.

Batzuentzat, seme bat izango dutelako, beste batzuentzat lana topatu dutelako edo lana aurkitzeko kanpora joango direlako. Beste batzuk ordea, bizitza berri bati ekingo diotelako edo kirol erronka bat lortuko dutelako. Hamaika istorio eta proposamen berri entzungo ditu igandeko 'Harian' saioak, 22:45etik aurrera ETB-1en.