Itxi

albistea

22:00etatik aurrera

Iñaki Lopez, 'Goenkale'ren itzuleran astelehenean

ETB-1eko telesail beteranoa atal berriekin itzuliko da, astelehenean, 22:00etatik aurrera.

0:31
Iñaki Lopez, 'Goenkale'n

Urte berriarekin batera, 'Goenkale' telesailaren atal berriak itzuliko dira. Asteleheneko kapituluan, Iñaki Lopezek hartuko du parte. ETBko aurkezlea Asunen abokatua izango da, eta lapurtutako bitxien auziko deklarazioan egongo da. Astelehenean 22:00etatik aurrera emango du atal berri bat ETB-1ek, istorio berriez eta sorpresa ugariz beteta.

Manexen itzulera ez da erraza izaten ari. Berarengan konfiantzarik ez dutela sentitzen du. Laguntzarik gabe eta bakarrik aurkitzen du bere burua.

Beste aldetik, Kandidori arreta gehiago eskatzen jarraitzen dio Aliciak, baina ez da samurra Kandidorentzat, are gehiago Asunen bitxien auzia eta Jessiren desagerpena esku artean izanda.

Izan ere, epailearen aurrean deklaratzera deituko dute Asun, lapurtutako bitxien auziarengatik. Asunek bere gertakarien bertsioa emango du, baina Nekanek eta Kandidok eszeptizismoz entzungo dute.

Jessiren auzia are nahasiagoa da. Gaztea non dagoen ikertuko dute, arrakastarik gabe. Hainbeste denbora itxaron behar izateak Lupe ama kezkatuko du, baita Naia ere, laguna faltan botatzen duelako eta beldurra izaten hasi delako.

Azkenik, publikoki irainduta sentituko da Ines, egunkariak semea adopzioan eman duela argitaratuko duelako.