Itxi

telebista

Goizeko albistegia

Andoni Ortuzarri elkarrizketa, asteazkeneko 'Egun On Euskadi'n

A.H.

EITB

EAJko presidente izendatu berriak egungo egoera politikoaren gaineko hausnarketa egingo du ETB-2ko saioan.

Asteazken honetan, EAJko Euskadi Buru Batzarreko presidente izendatu berri duten Andoni Ortuzar politikari bizkaitarra hartuko dute gonbidatu ETB-2ko 'Egun On Euskadi' albistegian. Euskadiren egoera politikoa aztertu eta Gobernuak eman beharko dituen hurrengo pausuez arituko da.

Horrez gain, Aitor Ubarretxena, Martxelo Otamendi eta Josean Izarra solasaldi mahaiaren inguruan bilduko dira, elkarrizketan sortu diren gai nabarmenen gainean iritzia eman eta egun-eguneko albisteak komentatzeko.

'Egun On Euskadi' asteazken honetan emitituko da goizeko 08:30etik aurrera ETB-2n.