Itxi

telebista

Ostegunean

Administrazio publikoaren murrizketak 'Debatea'ren jomugan

A.E.

EITB

Klaudio Landaren eztabaida saioan, besteak beste, hezkuntzako, osasun arloko eta justiziako langile publikoak edukiko dituzte.

Ostegun honetan, 'Debatea' saioan, administrazio publikoa eta bertako langileak, funtzionarioak, hartuko dituzte hipide; bi arlo hauek jasaten ari diren murrizketez mintzatuko dira. Bigarren saioaren  hasieran mahairatuko dituzten galderak hauexek izango dira: Diru publikoa aurreztu behar da? Nola? Funtzionario gehiegi dago Euskadin? Funtzionarioei bakarrik egin behar zaizkie murrizketak?

Krisi ekonomikoa dela-eta, administrazioa eta funtzionarioak dira murrizketa eta doikuntzen jomuga.  Hala ere, batzuen ustez funtzionario gehiegi daude Euskadin eta funtzionarioak pribilegiatuak dira. Iritzi horiek bilduko dituzte ETB-1eko eztabaida saioan.

Bestalde, platoan, hezkuntzako, osasun arloko eta justiziako langile publikoak edukiko dituzte euren egoeraz mintzatzeko eta murrizketek herritarrengan duen eraginaz hitz egiteko: hezkuntza mailaren eskastea, osasun zentroetan itxarote zerrenden luzatzea, justiziaren moteltzea... Horietxek izango dira jorratuko dituzten gaietako batzuk.

Administrazioan gertatzen diren bikoiztasunak eta ez-eraginkortasunak ere aztertuko dituzte. Diru publikoa aurreztu behar izanez gero, nondik hasi? Politikoen soldatak murriztu behar dira? Azpiegiturak murriztu? Bikoizten diren karguak ezabatu?

'Debatea' saioa 22:15ean dago ikusgai ostegunean, ETB-1en, Klaudio Landak gidatuta.