Itxi

telebista

Goizeko albistegia

Juan Karlos Izagirreri elkarrizketa, ostiraleko 'Egun On Euskadi'n

A.H.

EITB

Donostiako alkatea hiriaren gaurkotasunaz arituko da, San Sebastian egun handiaren bezperan.

Ostiral honetan, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea ETB-2ko 'Egun On Euskadi' albistegian izango da, Gipuzkoako hiriburuko kudeaketaren hainbat alorren inguruan hitz egiteko. Horrez gain, San Sebastian egun handia ospatzeko pare bat egun geratzen direnean, hirian antolatu diren ekitaldiak izango dituzte mintzagai.

Horrez gain, Ana Garbati, Miriam Vazquez eta Chelo Aparicio kolaboratzaileek gaurkotasuna hartuko dute hizpide solasaldi mahairen inguruan.

'Egun On Euskadi' ostiral honetan emitituko da goizeko 08:30etik aurrera ETB-2n.