telebista
Aste honetan
Foreman-Frazier borrokaldiaren 40. urteurrena, 'Boxeo Izarrak' saioan
EITB
Horrez gain, Kazhastango Gennady Golovkin borrokalaria aurkeztuko du.
Urtarrilaren 22an 40 urte beteko dira George Foremanek eta Joe Frazierrek pisu astuneko Munduko txapelketa jokatu zutenetik. Hori dela eta, borrokaldi historiko hura gogoratuko du 'Boxeo Izarrak' saioak eta horren ondoren, beste hiru neurketa eskainiko dituzte.
Lehenengoa, Gennady Golovkin eta G. Proskaren artekoa izango da. Golovkin Kazhastangoa da eta 23 borrokalditan inork ez du menpean hartu, gainera, 20 garaipen lortu ditu k.o-z. Grzegorz Proska poloniarrak, ostera, 28 neurketa irabazi ditu eta bakarra galdu du. Pisu ertaineko Munduko txapelketa izango da.
Bigarren norgehiagoka alemaniarren artekoa izango da: Dustin Dirks eta Thomas Ulrich-en artekoa. Dirks-ek ez du orainarte borrokaldirik galdu.
Azkenik, superluma pisuko munduko txapelketa bat eskainiko da, Roman Martinez eta Miguel Beltran aurrez-aurre neurtuko dituena.
'Boxeo Izarrak' ostiral honetan emitituko da 00:10etik aurrera ETB-1en eta larunbatean 23:30ean ETBK Sat-en.