Itxi

telebista

21:30ean

'Kontuz, Atsuak!' sagardotegitan ibiliko dira gaur gauean

A.H.

EITB

Maikrux eta Marikarmen sagardotegi munduan txispatuko dira, eta Hernani eta Astigarragako txotx denboraldiaren irekieretan izango dira.

0:19

Gaur gaueko 'Kontuz, Atsuak!' saioak Hernaniko Txotx herrikoian murgilduko ditu Maikrux eta Marikarmen eta, besteak beste, aurtengo Sagardo Berria iragarri duten Gazteako 'Dida' saioko lagunekin egoteko parada izango dute: Joseina, Jon Gotzon, Edurne Garmendia eta Ainhoa Vitoriarekin. Baina Hernaniko alkatearekin, Asier Olaizolarekin eta beste hainbat sagardozalerekin ere izango dira.

Eta ohikoa denez, diru premia dutela kontuan izanik, dirua eskuratzen ere saiatuko dira, eta horretarako, Hernaniko Plazan postua ipiniko dute, Pellok Bedeinkatutako Sagardoa saltzeko asmoz.

Pello Zabalarekin ere izango dira, betiko legez. Oraingo honetan, Sagardotegian lapurtutako barrika ekarriko diote R12an, berak bedeinkatu dezan!!!

Larre Gain Sagardotegira joango dira, urteko lehenengo Txotx-a eginaz..., hango jana, edana, eta parrilleroa ere majo aztoratuko dituzte noski.

Eta Astigarragako Txotxean ere izango dira. Hango Sagardoetxean, eta baita Petritegin ere, 2013ko Sagardo Berriaren ekitaldian. Bertan,  La Oreja de Van Gogh taldeko kideekin egongo dira gure bi atsuak. Bide batez, Xebastian Lizaso eta Andoni Egañarekin ere izango dira, bi bertsolari hauek ohikoak baitira  ekitaldi honetan.

'Kontuz, Atsuak!' gaur gauean emitituko da 21:30etik aurrera ETB-1en.