Itxi

telebista

22:00etan

Ustelkeriaz, 'Debatea' saioan

A.E.

EITB

Klaudio Landak aurkeztuta, Barcena auzia, CAN Caja de Navarra auzia eta Unio Democratica de Catalunyaren finantziazio irregularra aztertuko dituzte, besteak beste, gaur, 22:00etan.

0:19
'Debatea' saioaren atal berri bat, ETB 1en

Ustelkeria kasuek hartu dituzte berriz egunkarien titular nagusiak eta horixe izango da, hain zuzen ere, gaur gaueko 'Debatea'ren gaia. Barcena auzia, CAN Caja de Navarra auzia eta Unio Democratica de Catalunyaren finantziazio irregularraz arituko dira, besteak beste, 22:00etan, ETB-1en.

Horretaz hitz egingo dute 'Debatea'n: ustelkeria politikoaz. Kasu bakanak dira, ala klase politiko guztira dago zabalduta? Botereak ustelkeria dakar? Zigorrik gabe geratzen dira ustelkeria kasuak?

Herritarren iritzia jakingo dute eta politika gizartearen ispilu ote den galdetuko diete. Gizarteak normaltzat jotzen du ustelkeria politikoa? Barneratuta dauka?

Bestalde, azken boladan, Espainian gertatutakoak dira susmo gehien piztu duten auziak, baina: Euskadin, badago ustelkeriarik?

Asteroko mintzakide finkoak eta gaiarekin zerikusia duten adituak edukiko dituzte platoan, baita publikoaren iritzia ere.

"Debatea" 22:00etan dago ikusgai ETB-1en.