telebista
20:30ean
Caja Laboral-Khimki Mosku, zuzenean, ETB-1en eta eitb.com-en
A.H.
EITB
Horrez gain, Zestoako pilota jaialdia eskainiko da zuzenean.
Gaur iluntzean, Caja Laboral eta Khimki Mosku taldeek elkarren aurka jokatuko dute Euroligako Top 16aren bosgarren jardunaldian. Norgehiagoka arratsaldeko 20:30ean jokatuko da eta ETB-1ek zuzenean eskainiko du Buesa Arena pabilioitik zuzenean. Europako txapelketan elkarren aurka jokatzen duten bosgarren aldia da ostiralekoa. Xabier de la Fuentek, Josean Aldalurrek eta Jokin Etxebarriak egingo dute partidaren gaineko kontakizuna eta eitb.com-eko erabiltzaileek ere emanaldia zuzenean jarraitzeko aukera izango dute streaming-aren bitartez.
Horren ondoren, Euskal Telebistako kamerek Zestoako pilotalekuarekin bat egingo dute zuzenean eta bertan jokatuko diren binakako pilota partidak eskainiko dira. Urrutikoetxea-Ladis Galarza eta Mendizabal III-Merino bikoteek jokatuko dute atariko norgehiagoka, eta partida nagusiak, Olaizola II-Ibai Zabala eta Arretxe II-Begino bikoteak jarriko ditu aurrez aurre. Xabier Euzkitze, Joxen Tolosa eta Koldo Aldalur izango dira berriemaile, 22:15etik aurrera, ETB-1en eta eitb.com-en.