Itxi

telebista

Dokumental sorta

Leitzarango autobideaz eta intsumisioaz, 'Eskerrik asko, Petrov'en

A.E.

EITB

Gaur ETB-1en eta ostegunean, otsailaren 28an, ETB-2n, Gorka Otxoak aurkeztuta, bosgarren atala eskainiko dute.

0:10
Leitzarango autobideaz eta intsumisioaz, 'Eskerrik asko, Petrov'en

Leitzarango autobidearen inguruko auzia, soldaduskaren aurreko intsumisio mugimendua,  Interneten jaiotza eta Golkoko gerra izango dira, besteak beste 'Eskerrik Asko, Petrov' saioak jorratuko dituen gaietako batzuk. 1990 eta 1991 urteak hartuko dituzte hizpide. Gorka Otxoak Iñaki Perurenari bisita egingo dio eta bien bitartean, Lejarreta eta Gorospek txirrindularitzan egindako ibilbidea gogoratuko dute.

Leitzarango autobidea, Euskadiren historian izandako proiekturik istilutsuena izan zen. Manifestazioak, ETAren  atentatuak, iritzi kontrajarriak eta ibilbidearen aldaketak ekarri zituen. Mariano Ferrer kazetariak eta Uxue Barkos ETBko kazetari ohiak ekarriko dituzte gogora horiek guztiak.

90. hamarkadan, derrigorrezko soldaduskaren aurka zeuden intsumiso kopurua geroz eta handiagoa zen. Asko eta asko kartzelan sartu zituzten; Nafarroan, batez ere. 'Eskerrik Asko, Petrov'en, hainbat intsumisoekin hitz egin du; baita ezintasunak aipatuz libratzea lortu zutenekin ere, eta azkenik soldaduska egin zuten beste batzuekin egon da, Karlos Arguiñanorekin, esate baterako.

1991 sortu zen gaur egungo Internet tresna ezinbestekoa. Gutxik uste zuten orduan arrakasta izango zuenik, sareak eskaintzen zuen informazioa eta erabiltzeko tresnak oso mugatuak baitziren.

Nazioarteko atalean, Golkoko gerra nabarmendu behar da. Munduaren amaiera ekarriko zuela zirudien gerra hau, telebistaz jarraitu ahal izan zen lehen gerra izan zen. Telebistaz 24 ordutan jarraitu ahal izan genuen, baina ematen ziren irudiak bideojoko batetik atereak ziruditen.

Euskadin, urte horietan ETAren atentatuen ondorioz hainbat haur hil ziren Guardia Zibilaren kontrako atentatuetan. Irene Villa neskatilak bizirik iraun zuen,  baina bi hankak galdu zituen.

90. hamarkadan lehen urte hauetan hiesa  zabaltzen ari zen. Eragiten zuten kausen inguruko ezjakintasunak gogor kolpatu zuen gizartea eta bazterketa egoerak sortu zituen, kutsakorra zelako. Danie Zulaika Euskadiko Hiesaren planaren zuzendariak kontatuko du.

Iñaki Perurena harrijasotzaileak bere bizimoduaz eta beste zenbait gaiz hitz egingo du saioan. Marino Lejarretak eta Julian Gorospek euren ibilbide profesionala errepasatuko dute eta lasterketetan izandako garaipenak errepasatuko dituzte. Garai hartan Miguel Indurain zen  Tourrean nagusi.

'Eskerrik Asko, Petrov' gaur, 22:00etan, izango da ikusgai ETB-1en eta 'Gracias, Petrov' ostegunean, otsailak 28, 22:30ean, ETB-2n.