Itxi

telebista

Begoña Zubietak aurkeztuta

Maxim Huertari elkarrizketa, asteazkeneko 'Forum'en

A.H.

EITB

Kazetari eta telebista aurkezle ezagunak Una tienda en Paris liburua aurkeztuko du.

Asteazken honetan, Maxim Huerta kazetari eta telebista aurkezle ezaguna ETB-2ko "Forum" elkarrizketa saiora hurbilduko da. Una tienda en Paris bere azkeneko liburua aurkeztuko du Huertak.

Parisen margolarien urrezko garaian girotuta  dago eleberria. Margolari eta artista horientzat lan egiten zuten emakume modeloak hartzen ditu protagonista. Emakume haiek oso egoera latzean bizi ziren, eta zenbait kasutan, pobreziak eta goseak eragindako gaixotasunen ondorioz hil ziren. Liburuaren ezaugarri eta edukiez arituko da gonbidatua Begoña Zubietareki eta emakume horien bizitza ezezagunak kotatuko ditu.

"Forum" asteazken honetan dago ikusgai, goizeko 08:00etatik aurrera ETB-2n.