Itxi

telebista

Goizeko hitzordua

Begoña Labaien sexologoarekin, asteazkeneko 'Forum'en

A.H.

EITB

'Quiero una cita. El día que acudí a la sexóloga' liburua hizpide hartuta, bere kontsultan lantzen dituen gai ohikoenak azalduko ditu gonbidatuak.

Asteazken honetan, Begoña Labaien sexologo eta psikologoa ETB-2ko "Forum" elkarrizketa saiora hurbilduko da, sexuaz eta sexualitateaz hitz egitera. Gonbidatua, gizakiaren harremanik intimoenaz arituko da. Argitaratu duen Quiero una cita. El día que acudí a la sexóloga liburua hizpide hartuta, bere kontsultan lantzen dituen gai ohikoenak azalduko dizkio Begoña Zubietari. Labaienen arabera, sexu arazoren bat dagoenean, gaixoari asko kostatzen zaio pausua eman eta sexologo aditu batengana jotzea. Bere aholkua, lotsak alde batera utzi eta ahalik eta arinen aditu batengana joatea da, arazoa zaildu aurretik.

"Forum" asteazken honetan emitituko da goizeko 08:00etatik aurrera ETB-2n.