telebista
10. atala
Leonek 'umezurtz' utzi du Pumas taldea
Mari Carmenen aurkako dueluan onik atera zen, baina Ixaren aurka ez. Zorte txarraren eta trebetasun ezaren ondorioz galdu zuen. Leon joan egin da, eta Pumas taldea eta Blanca umezurtz utzi ditu.
Isilean eta inurriek bezala lan eginez, "El Conquistador del Fin del Mundo" saioko garaipena lortzeko faboritoetakoa zen Leon garaitu zuen ezustean dueluan Ixak. Haizeak Leonen metxa itzali zuen lehian garaile zenean, eta Soraluzeko boxeolariaren irmotasunak Blancaren taldeko oinarria menderatu egin zuen. Puma indartsuak zorte txarra izan zuen, eta ez zuen trebetasunik izan suontzia pizteko beharrezkoa suen su egonkorra egiteko. Edozeinek irabaz zezakeen, eta, igandekoan, urdinen taldearen aldekoa izan zen zoria. Patagonian kapitain bezala egon den urte guztietan izan ez duen zortea izaten ari da Juanito aurten. Garaipen horrekin, gainera, Ixak eta bere taldeko neskek indartsuak direla aldarrikatu dute. Ea nola jasaten duen talde gorriak kolpea. Izan ere, gosearen eta hotzaren ondorioz suntsituta daude. Ea nola nola egiten duten aurrera taldekide adoretsuena galduta. Blancarentzat ere kolpe gogorra izango da, Piedra Paradan ezagutu zirenetik hezur eta mami baitziren.
Futaleufú ibaiaren ertzean egindako bileran, Cóndores taldeko mutilek bozketak gidatu zituzten. Horren eraginez taldeko emakumeek protesta egin zuten, ez baitute nahi beti neskak egoterik duelura joateko arriskuan. Marta onik atera zen, baina egoera aldatzen ez bada, emakumeak behin eta berriz proposatuko dituzte duelura joateko.
Raftingaren immunitate jokoaren ondorioz, Cóndores taldea arriskuan egon zen eta León kanporatu egin zuten. Guanacos taldeko kideek lasaitua hartu zuten; ez ziren lehenak izan ontzia ibaiaren ertzeko enborrean lotzen, baina saioaren arduradunek garaipena eman zieten. Goku eta Kortaren taldea erraz ari zen irabazten, baina ontzia helmugara arte eramateaz ahaztu ziren. Gorriek Gokuren hutsegiteaz baliatu ziren, eta jokoa lehenengo amaitu zuten. Baina Blancak, Armadak eta gorriek ez zuten jokoaren arau nagusia bete: Jauregi behar baino lehenago bota zen uretara banderatxoaren bila, eta Armada ere lehenago bota zen. Juanitok eta Cóndores taldeak dena egin zuten gaizki. Azkenak izan ziren helmugara iristen eta, gainera, Joxe Mari ur ertzetik oinez joan zen banderatxoa jasotzera.
Jokoa bukatutakoan, Kortak berriz mehatxu egin zuen saioa utziko zuela, eta galtzen ez dakiela erakutsi zuen. Kapinainaz gain, Gokuk ere saioa uzteko mehatxua egin zuen; ez zituen taldeko liderraren lanak ongi bete, etengabe protagonismoa eskatzen ari bada ere. Baina bukaera zoriontsua izan zen Guanacos taldearentzat. Argi dago saioaren arduradunak ez daudela Kortaren kontra eta Blancaren alde.
Chrisen eta Kortaren arteko guda armistizio bilakatu zen, baina ez du etorkizunean asko irauteko asmorik. Oriotarrak eta alemaniarrak izaera gogorrak dituzte, eta jokoaren garaipenarekin borrokaren amaiera atzeratu besterik ez dute egin. Noiz arte iraungo du bakeak? Hurrengo ataletan ikusiko dugu.