Itxi

telebista

Kultur leihoa

Nestor Basterretxea izango du protagonista 'EiTB Kultura' saioak

A.A.

EITB

Bilboko Arte Eder Museoan ikusgai dagoen atzera begirako erakusketaren karietara, Bermeoko eskultore handiaren 60 urteko ibilbidearen errepasoa egingo dute.

  • Argazkia: EFE

Aste honetako "EiTB Kultura" saioak Nestor Basterretxearen 60 urteko ibilbideari gainbegiratua egingo dio. Bilboko Arte Eder Museoak Bermeoko eskultorearen atzera begirako erakusketa antolatu du, sortzailearen 200 pieza baino gehiago bilduz. Nestor Basterretxea berak ekarriko ditu gogora urte hauetako bizipenak eta Peio Aguirre erakusketako komisarioarekin ere mintzatuko dira.

Mikel Urdangarinen lan berriari erreparatuko diote jarraian. Hamaikagarren diskoak Azula du izenburu; idealizazioa, bakardadea, maitasuna eta harremanei buruzko zortzi kanta.

Antzerki mundutik, Vaiven euskal konpainiak La Pavana valentziarrarekin sorturiko Terapias obraren berri emango dute. Christopher Durangek idatzitako obran oinarritutako komedia hau datorren martxoaren 20an estreinatuko da Donostiako Dferian.

"EiTB Kultura" astelehen gauean dago ikusgai ETB-1en eta ETB-2, eta ostiral gauean ETB-3n.