Itxi

telebista

Albistegi zerbitzuak

Mikel Reparaz EiTBren korrespontsal berria New Yorken

A.E.

EiTB

Hilabete honetan hasiko da bertan lanean.

Mikel Reparaz kazetaria EiTBren korrespontsal berria izango da Nueva Yorken. Apirilean hasiko da Estatu Batuetako hirian lanean kazetari nafarra, eta, bertatik, Euskal Telebista, Euskadi Irratia, Radio Euskadi eta eitb.com-entzat berri emango du.

Orain arte ETBko albistegietako Nazioarteko burua izan da Reparaz, eta, aurretik, Radio Euskadiko albistegien arduraduna izan zen. EiTBn aritu da batez ere lanean kazetari nafarra. Nazioarteko informazioan eskarmentu handia du. Irratietarako Bruselatik berriemaile gisa aritu zen eta azken urteetan, hauteskundeetan, gaztazketan, bake prozesuetan eta goi bileretan berri emaile berezi aritu izan da munduko hainbat lekutatik.

Mikel Reparazek Olatz Arrieta kazetariak New Yorken utzitako lekua beteko du. Arrieta gaur egun Bruselan EiTBko korrespontsala da.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea