telebista
22:30
'Batman Begins', gaur gauean, ETB-2n
Gaur "Batman Begins" filma izango da ETB-2n ikusgai, 22:30ean. Christopher Nolanek komiki famatuaren inguruan egindako trilogiaren lehen lan honek Batmanen legendaren hastapenak azaltzen ditu.
-
'Batman Begins', larunbatean, ETB-2n
Gaur, apirilak 6, ETBk Batman Begins filma eskainiko du bere bigarren katean. Christopher Nolanek idatzi eta zuzendutako pelikula honek Christian Bale aktorea du protagonista, berak egiten baitu Bruce Waynen eta Batmanen papera. Morgan Freeman, Michael Caine, Gary Oldman, Liam Neeson, Katie Holmes eta Cillian Murphy dira filmean azaltzen diren gainerako pertsonaia ezagunak. Akzioz eta dramaz betetako luzemetraia da Batman Begins.
Batman komiki famatuaren moldaketa berriak Batmanen legendaren hastapenak azaltzen ditu. Bruce Wayne Gotham hirian ongia bilatzera bultzatu zuten arrazoiak aurkezten dizkigu filmak.
Hiltzaile batek bere gurasoak hil ostean, Bruce kezkatuta dago, eta ezin du hilketa burutik kendu. Hori dela eta, Gotham hiritik alde egingo du eta mundua ezagutzera joango da. Bidean, Henri Ducard (Liam Neeson) ezagutuko du. Bere aholkularia izango da eta gaizkiaren aurka borroka egiteko trebatuko du.
Bruce Wayne Gothamera itzultzean, hirian bidegabekeria eta ustelkeria izango dira nagusi. Horri eta hiria suntsitu nahi duten gaizkileei aurre egiteko, Batman izeneko pertsonaia asmatuko du. Alfred Pennyworth etxezain leiala (Michael Caine), Jim Gordon poliziaren detektibea (Gary Oldman) eta Lucius Fox (Morgan Freeman) izango ditu Waynek lagun gaizkileen aurkako borrokan.
Batman Begins, gaur, 22:30ean, ETB-2n.