telebista
Gaur
Olaizola II-Zabala / Bengoetxea VI-Beroiz, ETB-1en eta eitb.com-en
A.A.
EiTB
Horrez gain, Lagun Aro-Cajasol, Bizkaia Gernika-Ampo Ordizia eta aizkolarien Eusko Label saria.
-
Olaizola II-Zabala / Bengoetxea VI-Beroiz, ETB-1en eta eitb.com-en
Donostiako Atano III.ean jokatuko den Bibitako Txapelketako Olaizola II-Zabala / Bengoetxea VI-Beroiz finalerdia zuzenean izango da ikusgai ETB-1en gaur arratsaldean. Bostetan hasiko da jaialdia Gonzalez-Pascual / Xala-Peñagarikano neurketarekin, eta esatari lanetan Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia arituko dira.
Eguerdiko 12etan, ohi denez, Endesa Ligaren ataria zabalduko dute ETB-1en. Lagun Aro eta Cajasol arteko partidaren berri emango dute Xabier de la Fuentek, Aitor Uriondok eta Jokin Etxebarriak.
15:30ean, ETBKn, errugbiko Errege Kopako Bizkaia Gernika-Ampo Ordizia norgehiagoka eskainiko da, Jon Ander Gorospe eta Jose Felix Urrutiaren kontakizunarekin.
Azkenik, 16:00etan, ETB-1en, herri kirolen tartean, bezperan Asteasun jokatutako aizkolarien bakarkako Eusko Label sariko kanporaketaren nondik norakoak ekarriko dituzte Koldo Aldalurrek eta Joxe Etxebestek.
Saskibaloia eta pilota zuzenean izango dira ikusgai baita ere eitb.com-en.
Athletic-Real Madril partidaren laburpena 'Gol Festa' saioan
ETBko kirol taldearen eskutik, Lehen Mailako futbol jardunaldiaren berri emango du Mikel Olazabalek 'Gol Festa' saioan. Bi edizio izango ditu: 19:30etan eta 22:35ean. Bigarrenean arreta berezia eskainiko diote Athletic-Real Madril partidari.