Itxi

telebista

00:15ean

Kruzero pisuko Europako Txapelketa, 'Boxeo Izarrak' saioan

A.H.

EITB

Horrez gain, 'Canelo' Alvarezek eta Austin Troutek burututako azkeneko borrokaldiak eskainiko ditu saioak.

Asteburu honetan elkarren aurka egingo duten norgehiagokaren atarian, Saul Canelo Alvarezek eta Austin Troutek jokatutako azken borrokaldien laburpenak eskainiko ditu 'Boxeo Izarrak' saioak.

Ondoren, pisu erdi astuneko nazioarteko txapelketa bat eskainiko da. Bi alemaniarren arteko borrokaldia izango da: Robin Krasniqi eta Serdar Sahin.

Jarraian, kruzero pisuko Europako Txapelketaren berri emango du saioak. Aurrez-aurre izango direnak Mateusz Masternak eta Juho Haapoja boxeolariak dira. Masternak poloniarra da eta orain arte egindako 28 borrokaldiak irabazi ditu.

Azkenik, Jayson Velez ezagutuko dute. Puerto Ricoko boxeolari gazte hau benetan ikusgarria da, egindako borrokaldi guztiak irabazi ditu eta oraingo honetan, Salvador Sanchez mexikarraren aurka neurtuko ditu indarrak.

'Boxeo Izarrak' gaur emitituko da goizeko 00:15etik aurrera ETB-1en eta larunbatean 23:30ean ETBKn.