telebista
Gaur, 22:30ean
Goku eta Jauregi 'El Conquis 2013' saioaren protagonistak izango dira
Saioa utzi zuen bezala uzteagatik izandako kritikei erantzungo die Gokuk. Bestalde, Puma taldean utzi duen egoeraren berri emango digu Jauregik asteazkeneko saioan.
-
Goku eta Jauregi 'El Conquis 2013' saioaren protagonistak izango dira
Duelua irabazten utzi zion Gokuk Ibairi, eta era berezian utzi zuen saioa nafarrak. Patxi Alonsok eta "El Conquis 2013" saioaren kolaboratzaileek horren inguruan egingo dizkien galderei erantzungo die Gokuk asteazkenean. Izan ere, bere "ihesaldiak" eta Patagonian izan duen egonaldi polemikoak zer esan handia eman dute, eta guztien ahotan dago. Bere kanporatzearen irudi berriak ikusiko ditugu, eta Jose Luis Kortarekin hitz egiteko aukera izango du. Bestetik, Julen Madina, Mikel Goñi, Manu Maritxalar kolaboratzaileek eta Oiane bere taldekideak egin dizkioten kritikei erantzungo die. Gau beroa izango da ETBk Miramonen dituen estudioetan.
Jauregi Puma taldeko azkoitiarra ere Patxi Alonsok aurkezten duen saioan izango da. Ertzainak programa utzi zu, eta talde gorria gizonik gabe gelditu da. Egoera tirabiratsua dago orain kanpamentu aberatsean Natyren eta gainontzeko taldekideen artean, eta horren inguruan arituko da gipuzkoarra.
Joan den igandeko atalean eskaini ez genituen irudi berriak ikusiko ditugu asteazkenean, eta 16. atalalean gertatuko diren gauza azpimarragarrienen aurrerapenak ikusiko ditugu.
Hostoilek Euskal Telebistarentzat ekoitzitako saioa da "El Conquis 2013" eta asteazkenetan, gaueko "Eguraldia" saioaren ostean emititzen dute, Euskal Telebistaren bigarren katean.