telebista
Gaur goizean
Mikel Anton, Mugaz Gaindiko Kooperazio zuzendariarekin, ETBn
A.H.
EITB
Vanessa Sanchez, bere aldetik, mendi ibilbideetako segurtasunaz arituko da bere gonbidatuekin ETB-2ko 'ETB Hoy' saioan.
Estepan Aldamiz-Etxebarriak Mikel Anton, Eusko Jaurlaritzako Mugaz Gaindiko Kooperaziorako zuzendaria, elkarrizketatuko du gaur ETB-1eko 'Egun On Euskadi' albistegian. Goizeko 08:00etatik aurrera eskainiko da saioan, eguneko albisteen berri emateaz gain, Jose Luis Elorza, Garbiñe Biurrun eta Aintzane Ezenarrok osatutako solasaldia izango da.
'ETB Hoy' ETB-2n
ETB-2ko goizeko albistegian ere Mikel Anton izango dute gonbidatu. Olaia Urtiagak egingo dizkio galdera oraingo honetan.
Bestalde, Vanessa Sanchezek Antxon Burcio, Euskal Mendi Federazioko kide eta goi mendiko gidaria, eta Txema Garay Donostiako Club Vasco de Camping elkarteko zuzendaria elkarrizketatuko ditu. Haiekin, mendi irteeretan errespetatu behar diren segurtasun neurriez eta izan daitezkeen arriskuez arituko da.
Ondoren, egun-eguneko gaien inguruko solasaldia gidatuko du Adela Gonzalezek, Martxelo Otamendi, Lourdes Perez eta Miriam Vazquez lagun dituela.
'ETB Hoy' goizeko 11:15etik aurrera emititzen da ETB-2n, egunero.