Itxi

telebista

Estreinaldia

'Irrikitown' umore saioa, maiatzaren 5etik aurrera ETB-1en

Eguneroko bizitzako gertakizunak dira 'Irrikitown' saioaren funtsa. Euskaldunon ohitura on eta txarrei, errealitate eta berezitasunei, aterako diete punta; ironia eta umore apurtzailea erabiliz.

2:19

'Irrikitown' saioa Pausokak eta ETBk ekoiztuko dute eta maiatzaren 5ean hasiko da ETB-1en, 21:30ean. Umorezko esketxak bata bestearen atzetik joango dira, denetarikoak izango dira, hainbat estilo eta tonu jorratuz. 40 minutuko saioa izango da bakoitza.

Javier Garcia de Vikuña da saio berri honen zuzendaria. Aktore taldeak du pisu guztia. Asier Hormaza, Iker Galarza eta Miriam Cabezasekin batera, Andoni Agirregomezkortak eta Itziar Atienzak hartuko dute parte. Azken bi hauek erregistro desberdinetan eta arazorik gabe aritzen dira. Aktore zein aurkezle lanetan egoki mugitzen diren eskarmentu handiko profesionalak dira.

Eguneroko bizitzako gertakizunak dira 'Irrikitown' saioko umorearen funtsa. Euskaldunon ohitura on eta txarrei, errealitate eta berezitasunei, aterako diete punta; ironia eta umore apurtzailea erabiliz orain ere. Pertsonaia deigarri eta sail laburrak ere sortuko ditu euskarazko saio berriak.