Itxi

telebista

Kultur leihoaz

Mikel Azpirozek 'Gaua' aurkeztuko du 'EITB Kultura'n

A.E.

EiTB

Bilboko Fantasiazko Zimenaldiari eta Carmen Larrazen 'La Red' dantza ikuskizunaz ere arituko dira.

Mikel Azpiroz piano-jole donostiarra 'EITB Kultura'ko leihoan agertuko zaigu aste honetan. Gaua diskoa atera berri du, gauez sortu, landu eta grabatutako lana; eguna amaitzen denean entzuteko, halaber.

Bilboko Fantasiazko Zinemaldiak 19. edizioa antolatu du: bederatzi izango dira lehian arituko diren film luzeak eta 22 film laburrak. Horietako hiru lan ezagutu dituzte 'EITB Kultura'n: Neftali Velaren Remanecer, Jokin Urrutikoetxearen Susana se está muriendo eta Pablo Isidroren The night stalker.

Bilbon asteburuan ospatuko den Arteen Asteburuari aurre hartuko dio 'EITB Kultura'k. Bilboko Art District proiektuaren abiapuntua izango da. Galeria, museo, liburu-saltzaile, zaharberritzaile, eta arkitektura eta eskultura erakusketak izango dituzte.

Nafarrako Dantza Eszena jaialdian Carmen Larrazen taldeak eskainiko duen La Red ikuskizunaz ere arituko da aste honetako saioa.

'EITB Kultura' astelehenen gauean dago ikusgai ETB-1en eta ETB-2n, eta ostiral gauean ETB-3n.