telebista
Goizeko albistegia
Unai Sordorekin elkarrizketa, gaur, 'ETB Hoy' saioan
A.H.
EITB
Horrez gain, Vanessa Sanchez Mikel de la Fuente eta Ignacio Zubiri irakasleekin izango da, pentsioen etorkizunaz solasean.
ETB-2ko 'ETB Hoy' albistegiak Unai Sordo CCOO sindikatuko idazkari nagusia hartuko du gonbidatu gaur. Egun eguneko egoera politiko eta ekonomikoaz galdetuko dio Olaia Urtiagak. Bestalde, Vanessa Sanchez Mikel de la Fuente eta Ignacio Zubiri EHU/UPVko irakasleekin izango da pentsioen etorkizunaz hizketan.
Amaitzeko, Adela Gonzalezek egun eguneko gaien inguruko debatea gidatuko du. Asteazken honetan, Fermin Munarriz (Gara), Iker Merodio (Deia) eta Maria Luisa Garcia Franco (La Razón) kazetariekin izango da, besteak beste.
'ETB Hoy' asteazken honetan emitituko da 11:40etik aurrera ETB-2n.