telebista
Zinema
Fantasiazko zinema, gaur gauean ETB-1en
Euskal Telebistako lehen katean 'Harry Potter eta Sorgin Harria' emango dugu.
Fantasiazko zinema ETB-1ko protagonista nagusia izango da gaur gauean. Fantasia eta akzioa uztartzen dituen Harry Potter eta Sorgin Harria pelikula izango dugu ikusgai, 22:00etan.
Chris Columbusek zuzendutako lanak abentura eta fantasia nagusi diren mundu batera eramango gaitu Danel Radcliffe, Rupert Grint eta Emma Watson aktoreen eskutik. Harry Potter haurrak 11 urte betetzen dituenean, azti garrantzitsu batzuen semea dela ohartzen da. Botere magikoak ditu eta Hogwarte Magia Eskolara joango da beste haur batzuekin batera azti izaten ikastera.