telebista
Bost baietz!
Donostia, Lezo eta Bergarara helduko da lehiaketa
Julian Iantzik lehiakide bila jarraitzen du Euskal Herriko kaleetan. Aste honetan Bost baietz! lehiaketa Donostia, Lezo eta Bergarara helduko da.
Bost baietz! saioaren atal berriak grabatzen hasi da Euskal Telebista. Gure kale, azoka edo jai gunetan ibiliko da Julian Iantzi aurkezlea. Aste honetan adibidez, ostegunean UPV/EHUko Donostiako Kanpusean izango da, larunbatean Lezoko Mendekoste jaietan eta igandean Bergarako Pentekosteak bisitatuko ditu.
Lehiakideak kalean bertan harrapatuko ditu Iantzik. Bost minututan hainbat galdera egingo dizkie parte hartzaileei eta hauek dirua irabazteko aukera izango dute. Denetariko galderak izango dira kultura, kirolak, geografia, gaurkotasun albisteak… baina asko Euskal Herriarekin lotura dutenak izango dira. Hasieran errazagoak eta aurrera egin ahala zailduz joango dira.
Herritarrek erantzun zuzena bota beharko dute, bakarrik jokatu dezakete baina ondotik pasatzen den edonori ere laguntza eskatu diezaioke. Zenbat eta arinen erantzun galdera gehiago egiteko eta diru gehiago irabazteko aukera izango dute.
Bost minutuko erronda amaitu ondoren, lehiakideak bi aukera izango ditu: dirua bikoizteko jokoan jarraitu edo ordura arte irabazitako diruarekin planto egin. Dirua bikoizteko Julian Iantzik proba erraz, arin eta entretenigarri bat egitea proposatuko dio.
Saioan parte hartu nahi dutenak bostbaietz@eitb.com helbidera idatzi dezakete. Lehiaketaren asmoa herritarrekin ondo pasatzea eta diru apur bat banatzea da. Julian Iantzi Euskal Herriko kaleetan dabil dagoeneko, maiatzaren 27tik aurrera ikusiko dugu ETB1en.