Itxi

telebista

Audientzia oharra

112.000 lagunek egin zuten bat 'Mihiluze'ren agurreko saioarekin

A.E.

EiTB

Euskaldunen artean %12,4ko audientzia izan zuen.

112.000 laguneko audientzia metatua eskuratu zuen 'Mihiluze'ren agurreko saio bereziak. ETB1en 22:00etan eskaini zen 'Biba Mihiluze' saioak, oro har, %4,4ko audientzia izan zuen, baina euskaldunen artean %12,4ko datua eskuratu zuen.

Zortzi denboraldi egin ostean, Kike Amonarrizek eta Ilaski Serranok aurkezten duten ETB1eko 'Mihiluze' programak agur esan zion bere ibilbideari, lehiaz eta dibertsioz beteriko saioan. Bertan, Realeko Asier Illarramendi eta Iñigo Martinez futbol-jokalariak, 'Goenkale'ko Maitena Salinas eta Miren Gaztañaga aktoreak, eta Abel Barriola pilotaria eta Inaxio Perurena harri-jasotzailea ikusi genituen parte hartzen.