Itxi

telebista

12:30etik aurrera

Giroko 15. etapa zuzenean, ETB1en eta eitb.com-en

A.A.

EiTB

Idoate eta Urrutikoetxearen arteko Buruz Buruko Txapelketako partida ere zuzenean emango da.

Italiako Giroko emankizuna aurreratuko dute ETB1ek eta eitb.com-ek gaur. Cesanan hasi eta Galibierko gainean amaituko den etapa menditsua 12:30etatik aurrera izango da ikusgai telebistan eta interneten, ohi denez, Fermin Aramendiren eta Xabier Usabiagaren eskutik. Helmugara iritsi aurretik, lehen mailako beste mendate bat, Col du Mont-Cenis, eta bigarren mailako Col du Telegraphe gainditu beharko dituzte txirrindulariek.

Txirrindularitzaren aitzakian, saskibaloi emanaldia ETBKra pasako da. 13:15etik aurrera CB. Canarias-Laboral Kutxa partidaren berri emango dute Asier Arangurenek eta Josean Aldalurrek.

17:15ean Bizkaia pilotalekuarekin egingo du bat ETB1ek. Olaizola I-Begino / Saralegi-Albisu partidak irekiko du jaialdia, eta, ondoren, Buruz Buruko Txapelketako neurketa jokatuko da: Idoate-Urrutikoetxea. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitiak egingo dute kontakizuna.

ETBKra itzuliz, 18:00etan Bigarren B Mailako lehen faseko azken jardunaldiko Sestao River-UD. Logroñes partida emango da zuzenean. Xabier Andueza eta Juanan Larrañaga izango ditugu berriemaile Sestaotik, eta tarteka, Logroñorekin bat egingo dute, Joseba Urkiolaren eskutik, SD. Logroñes-Barakaldo partida nola doan jakiteko. Sestaok garaipena behar du mailari eusteko; Barakaldok, berriz, playoffetarako txartela izango du jokoan.

'Gol Festa' saioan futbol jardunaldian gertatutakoaren azterketa egingo du Mikel Olazabalek, ETBko kirol kazetariak lagun dituela.

Saskibaloia, pilota eta futbola internet bidez ere zuzenean jarraitu ahal izango dira eitb.com-en.