Itxi

telebista

ETB1en eta ETBKn

Arreola-Stiverne, pisu astuneko borrokaldi bikaina, 'Boxeo Izarrak'en

A.A.

EiTB

Horrez gain, Grovez-Bakakat lehia eta joan den larunbatean Bilbon jokatutako Andoni Gago eta Kerman Lejarragaren artekoa.

Pisu astuneko neurketa bikain batekin hasiko dute aste honetako 'Boxeo Izarrak' saioa. Chris Arreola eta Bermane Stiverne ikusiko ditugu aurrez aurre. Arreolak 34 garaipen lortu ditu orain arte eta bi bakarrik galdu. Stivernek 22 irabazi ditu, bat galdu eta beste bat berdindu. Munduko txapelketa jokatzeko kanporaketa da. Norgehiagoka gogorra bezain ikusgarria.

Honen ondoren, George Groves boxeolari britainiarraren azken neurketa eskainiko dute, Baker Barakaten aurka eginikoa. Grovesek 17 borrokaldi egin ditu profesional mailan eta denetan lortu du garaipena.

Azkenik, joan den larunbatean, Casilla kiroldegian, Andoni Gago eta Kerman Lejarragak egindako neurketak ere ikusgai izango dituzte boxeo zaleek.

Pedro Mari Goikoetxeak gidatutako kirol tartea 00:00etan izango da ikusgai ETB1en eta larunbatean 23:30ean ETBKn. Ohi denez, Manu Maritxalar aditua izango du lagun komentarioetan.