telebista
Saio berezia
2013ko Giroko unerik onenen errepasoa, gaur ETB-1en
Redacción
Eguraldi txarraren ondorioz gaurko etapa bertan behera geratu da. Horregatik, ETB-1ek aurtengo Giroko unerik onenen errepasoa eskainiko du 15:00etatik aurrera.
-
Eguraldi txarraren ondorioz bertan behera geratu da gaurko etapa. Argazkia: EFE.
Eguraldi txarraren ondorioz eta ibilbide osoan elurra dela ikusita, Ponte di Legno - Val Martello etapa bertan behera uztea erabaki du Giroko antolakuntzak. Gaurko etaparen emankizuna 12:30ean hasi behar zuen ETB-1en, baina gertatutakoaren ostean betiko programazioari eutsiko dio Euskal Telebistaren lehen kateak eta 'Pil Pilean', 'Txoriene' eta 'Gaur Egun' eskainiko dira, hain zuzen ere. Ondoren, arratsaldeko 15:00etan, 2013ko Italiako Giroko une garrantzitsuenen errepasoa eskainiko da ETB-1en.