Itxi

telebista

Igandean

Italiako Giroko azken etapa, zuzenean, ETB1en eta eitb.com-en

A.A.

EiTB

Bilbao Basket-Barcelona eta H. Gran Canaria-Laboral Kutxa saskibaloi partidak ere emango dira.

Italiako Giroaren azken etapan gertatzen direnak 14:55etik aurrera zuzenean kontatuko dizkigute Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak igandean, ETB1en eta eitb.com-en.

Bestalde, Endesa Ligako playoff-etako bi partida eskainiko dira zuzenean: Bilbao Basket-Barcelona ETB1en, 12etan, eta H. Gran Canaria-Laboral Kutxa, ETBKn, 13:00etan. Internet bidez ere jarraitu ahal izango dira biak.

17:15ean, ohi denez, pilotaren tartea zabalduko dute ETB1en eta eitb.com-en. Logroñoko Adarraga pilotalekutik zuzeneko kontakizuna egingo dute Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak. Bigarren Mailako Txapelketako Lemuno-Untoria partidaren hasiko da jaialdia eta, ondoren, Titin III-Merino II / Ezkurdia-Cecilio neurketa jokatuko da.

19:00etan, ETBKn, Bigarren B Mailako igoera faseko Jaen-Alaves partidaren berri emango dute zuzenean, Xabier Anduezak eta Juanan Larrañagak.

20:55ean, berriz, Hondarribian jokatutako Trainerilen Euskadiko Txapelketaren laburpena egingo du Juanan Legorburuk.

Azkenik, ETB1en azken aurreko futbol jardunaldiaren errepasoa egingo dute 'Gol Festa' saioko bi edizioetan: 19:30ean eta 21:55ean. Mikel Olazabalek gidatutako saioak arreta berezia eskainiko die Real Sociedad-Real Madril, Athletic-Levante eta Osasuna-Sevilla.