telebista
00:00etan
Kruzero eta supelwelter txapelketak, 'Boxeo Izarrak' saioan
A.H.
EITB
Ferrante-Akberbayev eta Hopkins-Whitaker borrokaldiak eskainiko ditu saioak.
'Boxeo Izarrak' saioak Ferrante eta Akberbayeven arteko borrokaldi gogorra eskainiko du. Anthony Ferrante italiar jatorria duen boxeolaria da, eta 12 borrokaldi irabazi eta lau galdu ditu. Isa Alberbayev, ostera, Kazahastangoa da eta orain arte egindako 10 norgehiagokatan gailendu da.
Bigarren neurketa superwelter pisukoa izango da. Demetrius Hopkins eta Charles Whitaker izango dira aurrez aurre. Hopkinsek lehenago ere jokatu du munduko txapelketa eta beste aukera bat izan nahi luke. Whitaker Estatu Batuetako gaur egungo txapelduna da.
Azkenik, Oscar Molina gaztea ezagutuko dute. Londreseko Joko Olinpikoetan izan ondoren, profesional mailan oso ondo dabil.
'Boxeo Izarrak', 00:00etatik aurrera ETB1en, eta larunbatean gauerdia eta gero ETBKn.