Itxi

telebista

Audientzia oharra

Maiatzean ere, 'Teleberri' lider

A.H.

EITB

ETB2ko albistegiek euren nagusitasuna sendotzen duten heinean, 'El Conquistador del Fin del Mundo' realitya nagusi da igandeetan, bere ordu tartean.

  • Africa Baeta, 'Teleberri'ko aurkezlea

    Africa Baeta, 'Teleberri'ko aurkezlea

'Teleberri'k lidergoa sendotu du maiatzean lortutako emaitza onei esker, eta ikus-entzuleen lehen aukera izan da azkeneko bost hilabeteetan. Apirilean lortutako datuak hobetu ditu maiatzean, %17,4ko audientzia zatiarekin. ETB2ko albistegiak urteko bataz besteko datuak mantendu ditu eta audientzia metatuari dagokionez,  234.000 ikus-entzule lortu ditu Euskadin eta eragin eremuan.

2013an zehar, 'Teleberri'ak %17,4ko bataz besteko kuota izan du eta 233.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.

'El Conquistador del Fin del Mundo', igandeetan nagusi

'El Conquistador del Fin del Mundo' realityak bere ordu tarteko lidergoarekin ekin dio abenturaren azkeneko txanpari. Julian Iantzik gidatuta, aurtengo edizioak %19,3ko audientzia zatia lortu du eta 259.000 ikus entzuleko audientzia metatua, Euskadin eta eragin eremuan.

'Italiako Giroa' , azken sei urteetako ikusiena

Aurtengo Giroaren edizioaren emanaldia, azken sei urteotako ikusiena izan da ETBn. Itzuli italiarrak %5,2ko audientzia izan du, eta euskaldunen artean %8,2ko audientzia, hain zuzen ere. Eguraldi baldintza bereziki gordinak izan dira aurten, Giroak iraun dituen hiru asteetan, eta ikusminez jarraitu da ETB1en: bataz beste, 138.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu du Euskadin eta eragin esparruan.