Itxi

telebista

Audientzia Oharra

'Resacón en Las Vegas' , 'La Noche de..' ko pelikularik ikusiena

A.H.

EiTB

Filmak %13,8ko audientzia izan zuen eta Felix Linaresen aurreko aurkezpenak %13,4.

Astearte gauean, ETB2k 'Resacón en La Vegas' komedia arrakastatsua emititu zuen eta 'La Noche de…' saioak aurten eskaini duen filmerik ikusiena izan zen: %13,8ko audientzia zatia izan zuen eta 340.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu zuen, Euskadin eta eragin eremuan. Bradley Cooper, Ed Helms eta Zach Galifianakis aktoreak dira pelikularen protagonistak eta hainbat abentura zoro bizi dituzte, aurreko gauean egindakoak gogoratzeko. Ikus-entzuleen ikusmina piztu zuen filmak eta, bataz beste, 115.000 lagunek ikusi zuten ETB2n.

Horrez gain, Felix Linaresek pelikularen aurretik eginiko aurkezpenak ere oso harrera ona izan zuen eta %13,4ko audientzia kuota lortu zuen. Bataz beste, 137.000 ikus-entzulek jarraitu zuten saioa. Filmearen protagonisten eta grabazioaren inguruko hainbat bitxikeri azaldu zituen Felix Linaresek, eta Angelina Jolieren 38 urtebetetzea zela eta, tarte zabala eskaini zion aktore famatuari.  'La Noche de…'ko erreportajeekin, uneren batean,  256.000 ikus- entzulek bat egin zuen.