telebista
Zinema
Zinea nagusi gaur arratsaldean ETB2n
'Pequeño mundo antiguo' eta 'Antonia, lágrimas en el paraíso' pelikulak ikusi ahal izango dira Euskal Telebistaren bigarren katean.
-
Pequeño mundo antiguo. Irudia: www.boticadelespectaculo.com
Zinea izango da nagusi igande arratsaldean ETB2n. 16:00etatik aurrera, eta 'Siempre Cine' tartearen barruan, El pequeño mundo antiguo telesaila ikusi ahal izango da. Ondoren, 19:20ak aldera, Antonia, lágrimas en el paraíso izango da Euskal Telebistaren bigarren katean.
El pequeño mundo antiguo XIX. mende erdialdeko Lombardian kokatuta dago, 1848ko iraultza saiakeraren ondorengo urteetan. Ideia liberalak dituen aristokrata bat eta familia burges bateko neska bat elkarrekin maitemindu dira, eta beraien maitasunaren alde borroka egin beharko dute. Pelikula Antonio Fogazzarok idatzitako izen bereko eleberrian oinarrituta dago.
Arratsaldeko bigarren filma, Antonia, lágrimas en el paraíso, 19:20etan hasiko da. Bere bizitzan jazotako gertaera gogorren ondoren, Antonia zoriontsu da senar eta albarekin. Gauzak, ordea, aldatu egingo dira. Komunikabideentzat duen erakargarritasunaren ondorioz, argazkilari batek berriz ere albiste bihurtuko du.