Itxi

telebista

ETB2

Patxi Lopezekin solasaldia, gaurko 'ETB Hoy' saioan

M.A.

EITB

Bestalde, Javier Larrinaga erlezainak intsektu hauen mundura gerturatuko gaitu Vanessa Sanchezen tartean.

Euskal Telebistako 'ETB Hoy' goizeko albistegian Patxi Lopez izango dute gonbidatu nagusi gaur goizean. PSE-EEren idazkari nagusiak Olaia Urtiaga aurkezlearen galderak erantzungo ditu 12:00etatik aurrera.

Bestalde, Vanessa Sanchezek Javier Larrinaga erlezaina hartuko du solaskide ETB-2ko platoan. Apikulturan adituak intsektu hauen on-gaitzak hartuko ditu hizpide nagusi.

Bukatzeko, Adela Gonzalezek eztabaidarako mahaia aurkeztuko du. Asteazkeneko saioan Jose Ramon Blazquez, Mikel Oroz, Iñaki Iriondo eta Aitor Buendia izango dituzte eguneko gai garrantzitsuenen gaineko hausnarketa egiten.