Itxi

telebista

Estreinaldia

'Un Plan Perfecto', Euskadiko herri eta hirietan barne bidaia

A.E.

EiTB

Lehen atalak Donostiatik bidaia egitea proposatuko digu. Nerea Garmendia, Nerea Alias, Alex Ubago eta Juan Mari Arzak izango ditugu gidari hirian.

'Un Plan Perfecto' asteroko saioa estreinatuko dute gaur gauean ETB2n. Euskadiko hiri eta herrietan barrena bidaia proposatuko digu saioak. Atal bakoitzak 60 minutu iraungo ditu. Zokorik harrigarrienak, hiri horretako ohiturak, historia txikiak, denetarikoak bilduko dituzte. Herri eta hiri bakoitza erakargarri eta berezi egin duten alderdiak jorratuko dituzte.

Atal bakoitza herri bati buruzkoa izango da. Programako kamerak Donostia, Bilbao, Vitoria-Gasteiz, Bastida, Getxo eta beste hainbat herritan egongo dira. Aurpegi ezagunek eta jende anonimoa ere izango dugu gidari kaleetan barna.

Oro har, telebista proposamen fresko eta entretenigarria da 'Un Plan Pefecto'. "Abiapuntu eta oinarria da funtsa eta mamia: gure herriak eta gure jendea", adierazi du Gotzon Bastida zuzendariak.

Donostian barrena eramango gaituzte lehen atalean. Hainbat aurpegi ezagun izango ditugu gidari: Nerea Garmendia, Nerea Alias, Alex Ubago eta Juan Mari Arzak, esate baterako. Leku eta beste pertsona interesgarriak ere ezagutuko ditugu: Oscar Candendo Artzain Ona katedraleko organujolea eta Elena Estomba Londres Hoteleko zuzendaria, esate baterako.

Expressivek Euskal Telebistarentzat ekoiztutako 'Un Plan Perfecto' gaur hasiko da 22:45ean.