Itxi

telebista

Kultur agenda

The Riff Truckers taldearen lan berria, 'EiTB Kultura'n

A.H.

EITB

Saioak gainera, Ertza dantza konpainiako 4x4 ikuskizuna ezagutuko du gertutik.

  • EiTB Kultura

    EiTB Kultura

'EiTB Kultura'k The Rifff Truckers talde gernikarraren azkeneko lana ezagutuko du: Healing the soul. Diskak zortzi abesti biltzen ditu, rock and roll, blues eta country estiloetan oinarrituz. Taldearen bigarren LPa da eta inoiz baino letra pertsonalagoek osatzen dute. Ekainak 12an argitaratuko dute.

Horrez gain, Ertza dantza konpainiaren 4x4 ikuskizun berria ezagutuko du saioak. Asier Zabaletak zuzendutako kaleko koreografia honetan, lau jeep eta lau dantzarik (hip hop break dance) energiaz beteriko muntaia fresko eta arina osatzen dute. Leioako Umore Azokan Euskadiko muntaiarik onena izan zen, eta aste honetan Euskal Herria Zuzenenean jaialdian ikusiko dugu.

Bestalde, 'EiTB Kultura'k Iruñako Labrit pasa-lekua gurutzatuko du. Harresia eta hiria batzen dituen zubia da eta 70 metroko luzeera du. Ignacio Olite, Oscar Perez eta Carlos Pereda arkitektoek egindako pasa-lekua da, altzairuzkoa, eta Coavn 2013 saria jaso du hiri diseinu eta paisajismoaren kategorian.

Amaitzeko, Zaloa Fuertes mexikarraren argazki lana ezagutuko du EiTBko kultur leihoak. Foto-kazetaritza eta argazkilaritza komertziala biltzen dituen 'Azala' izeneko egitasmoak artistaren proiektu pertsonala bilakatu da.

'EiTB Kultura' ostiral goizean dago ikusgai ETB2n eta larunbat eguerdian ETB1en.