Itxi

telebista

Gaur

UEUren eskaintzaz, 'Egun On Euskadi' eta 'ETB Hoy' saioetan

A.A.

EiTB

Juan Etxeberria Udako Euskal Unibertsitateko zuzendariordea hartuko dute gonbidatu Estepan Aldamiz-Etxebarriak eta Olaia Urtiagak.

Juan Etxeberria Udako Euskal Unibertsitateko zuzendariordearekin arituko da solasean gaur Estepan Aldamiz-Etxebarria ETB1eko 'Egun On Euskadi' albistegian, goizeko 8etan. Aurtengo ikastaro eskaintzaren inguruan luze eta zabal mintzatuko dira. Elkarrizketaren ondotik, Mikel Arana, Esteban Antxustegi eta Roberto Uriarte kolaboratzaileak bilduko dira mahaira, bertan esandakoak eta egunak dakartzan beste berriak aztertzera.

ETB2ko goizeko albistegian ere Juan Etxeberria izango du gonbidatu Olaia Urtiagak. Bestalde, 'ETB Hoy'ko solas-tartean, Jose Ramon Blazquez, Mikel Oroz, Iñaki Lezama eta Ana Vozmediano izango ditu lagun Adela Gonzalezek.