Itxi

albistea

Cine sin Cortes

'El Pacto de los Lobos', ostiralean 'Cine sin Cortes'en

Misterioz betetako pelikula bat izango dugu ostiralean ETB2n.

Ostiralean, El Pacto de los Lobos pelikula emitituko da ETB2n, 22:30ean hasita. Ez galdu Christophe Gansek zuzendutako abentura eta fantasiazko pelikula.

XVIII. mendeko Frantzian girotutako lan honetan, izaki misteriotsu bat herrixka oso bat suntsitzen hasiko da. Ameriketatik itzuli berri den Grégoire de Fronsac izango da hori argitzeko arduraduna, Mani lagunarekin batera.

El Pacto de los Lobos, ostiralean, 22:30ean hasita, ‘Cine sin Cortes’ saioan, ETB2n.