telebista
Goizeko albistegiak
UGTko Raul Arzari elkarrizketa, 'Egun On Euskadi' eta 'ETB Hoy'n
A.H.
EITB
Euskal Telebistako goizeko albistegiek denboraldia amaituko dute ostiralean.
-
Egun on Euskadi Estepan Aldamiz Etxebarria eta Olaia Urtiagarekin
'Egun On Euskadi' eta 'ETB Hoy' albistegiek denboraldia amaituko dute ostiralean eta azkeneko saio honetan, Raul Arza UGTko idazkari nagusia izango dute gonbidatu. Gizarteak bizi duen momentu larriaz, egoera ekonomikoaz eta hitzarmen kolektiboak berritzearen inguruan izandako polemikaz mintzatuko dira, besteak beste.
Estepan Aldamiz-Etxebarriak aurkeztuko du ETB1eko 'Egun On Euskadi' albistegia, eta elkarrizketaren ondoren Tasio Erkizia, Iñaki Zarraoa, Josu Alvarez eta Antton Karreka kolaboratzaileekin egun eguneko gaien inguruko solasaldia gidatuko du.
ET2ko 'ETB Hoy' albistegiak ere gaurkotasunaren gaineko solasaldia eskainiko da. Kasu honetan, Adela Gonzalezek gidatuko du, eta Jose Ramon Blazquez, Manolo Romero, Mikel Oroz eta Iñaki Lezama izango dira bertan.