Itxi

telebista

Saio berezia

Bi orduko 'Bost Baietz!' berezia, gaur gauean, ETB1en

A.E.

EiTB

Zortzi lehiakidek parte hartuko dute. Gaztelugatxeko Donienen, Bermeon, Gernikan eta Bakion lehiakideak zer egin duten ikusteko aukera izango dugu gaueko 21:15ean.

Julian Iantzik 'Bost Baietz!' lehiaketaren emanaldi berezia aurkeztuko du gaur gauean Euskal Telebistan. Eguraldi onarekin batera Euskal Herriko kostaldera eta jaietara hurbilduko da aurkezlea parte hartzeko prest dauden herritarren bila.

Bi orduko saio honetan, zortzi lehiakidek parte hartuko dute. Gaztelugatxen, Bermeon, Gernikan eta Eneperi jatetxean lehiakideak zer egin duten ikusteko aukera izango dugu gaueko 21:15ean ETB1en.

Bost minututan kultura, kirola, geografia, Euskal Herria edo gaurkotasun albisteen inguruko hainbat galdera erantzun behar dute bakarrik edo ondotik pasatzen direnen laguntzarekin. Zenbat eta arinen erantzun, galdera gehiago egiteko eta diru gehiago irabazteko aukera. Milaka euro banatu ditu dagoeneko 'Bost Baietz!' saioak.

Bost minutuko erronda amaitu ondoren, lehiakideak bi aukera ditu: diruarekin planto egin edo proba azkar eta dibertigarri baten parte hartu lortutako dirua bikoiztu edo dena galtzeko arriskuarekin.

Aste honetan, adibidez, Ondarroa, Elgoibar, Balmaseda, Murgia, Donostia eta Usurbilen grabatutako saioak ikusiko dira.

Informazio gehiago nahi dutenek bostbaietz@eitb.com helbidera idatzi dezakete.