telebista
14:00etan
Korrikalarien tentsioa neurtuko du 'San Fermin Directo'k
A.H.
EITB
Horrez gain, peñekin batera sartuko da zezen plazara eta Sanferminetara hurbiltzen den jendearen berezitasunak aztertuko ditu.
-
Itziar Lumbreras
'San Fermin Directo' saioak laugarren entzierroan gertatutakoa errepasatuko du hasieratik amaierara arte. Goizean goiz bertan izango dira, mediku talde batekin batera korrikalariei pultsometroaren bitartez tentsioa neurtzen.
Horrez gain, San Fermin jaietako ekitaldirik ikusgarrienetako batean izango dira: Peñen sarrera zezen plazan. Donibane peñako kideekin bazkalduko dute, eta ondoren beraiekin sartuko dira plazara.
Bestalde, 'San Fermin Directo'k jaietan biltzen den jendearen berezitasunak aztertuko ditu: kanpotik datozen xelebreak, iruindar peto petoak,...
Amaitzeko, Haurren Egunean izandako ospakizunak erakutsiko dituzte.