Itxi

telebista

Ostiralean

San Fermin pilota torneoa, zuzenean, ETB1en

A.H.

EITB

Irujo-Barriola eta Jaunarena-Zubieta izango dira aurrez aurre, 23:30etan hasita. Horren aurretik, Mondragon eta Realaren arteko aurredenboraldiko partidaren laburpena eskainiko da.

  • Irujo eta Barriola | Pelota

    Irujo eta Barriola

Kirol eskaintza zabala izango da gaur ETB1en. Gaueko 21:30ean, Mondragon eta Realaren arteko aurredenboraldiko partidaren laburpena eskainiko da, Igor Sarriegiren kontakizunarekin.

Ondoren, ETB1ek Iruñeko Labrit pilotalekuarekin egingo du bat zuzenean, eta bertan jokatuko den Sanferminetako pilota jaialdia eskainiko du. Irujo-Barriola eta Jaunarena-Zubieta bikoteek jokatuko dute torneoaren finalaurreko partida, eta ondoren, Saralegi-Apraiz eta Apezetxea-Pascual izango dira aurrez aurre. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Koldo Aldalurrek egingo dute emanaldiaren gaineko kontakizuna 23:30etik aurrera.

Horrez gain, Frantziako Tourraren 13. etapa eskainiko da zuzenean. Tours eta Saint Amand herrien arteko 173 kilometroko ibilbidea izango da, eta, egunero bezala, Fermin Aramendi, Xabier Usabiaga eta Pedro Mari Goikoetxea izango dira berriemaileak. 14:10ean hasiko da emankizuna ETBK eta 'Gaur Egun' albistegiaren ostean ETB1en eta eitb.com atarian ere izango da ikusgai.