telebista
22:05ean
Javier Rebolloren 'Anfitrioi berezia', gaur, ETB1en
EITB
Bilbo
Pelikula honen ostean Telmo Esnal eta Asier Altunaren 'Aupa Etxebeste' umorezko filma eskeiniko dugu Euskal Telebistaren lehen katean.
Intriga eta umorea izango da nagusi gaur gauean ETB1en. Javier Rebollok zuzentzen duen Anfitrioi berezia filma eta horren ostean, Telmo Esnal eta Asier Altunak zuzendutako Aupa Etxebeste! film luzea ikusi ahal izango dira 22:05etik aurrera. Intrigaz betetako film bat edukiko dugu Urdaibaiko paisaiak ikusten ditugun bitartean, eta jarraian, Ramon Agirre, Iban Garate edo Elena Irureta bezalako euskal aktoreekin umorezko tartean murgiltzeko aukera.
Hasteko, etxe honek bultzatutako Anfitrioi berezia filma eskainiko da. Entretenitu eta beldurra emango duen film luze bat da non aktore guztiak nahiko gazteak izan arren, zineman eta antzerkian esperientzia zabala duten. Pelikula hau, ia osorik, Urdaibaien grabaturik dago.
Pelikulako protagonistak bikote izandako bi gazte dira eta beste gazte batzuekin, Urdaibaiko Forua herriko Erromatarren aurkikuntza eremu batean lan egitera joango dira udan zehar. Gazte denak ostatu batean egingo dute lo baina hasieran dena lasai eta behar den moduan doala ematen duen arren, ona diruditen pertsona guztiak horrela ez direla konturatuko dira. Orduan, ostatu eta esperientzia horretatik bizirik ateratzeko ahaleginetan hasiko dira gazteak.
Thriller entretenigarri honen ostean, aski ezaguna den Aupa Etxebeste! filma eskainiko da ETB1en.
Patricio Etxebeste txapel fabrika bateko zuzendaria da. Herriko gizon garrantzitsuenetako bat da eta datozen udal hauteskundeetan alkate izateko aurkeztuko du bere burua. Inork ez daki bere enpresak hondoa jo duela eta dirurik gabe geratu dela. Herrikoen aurrean itxurak egitearren, etxean gordeta igaroko dituzte oporrak. Itxurakeriak alde batera utzi eta, euren arteko gezurrak eta miseriak elkarri aurpegiratu ondoren, bizitzako oporrik onenak pasako dituzte.
Anfitrioi berezia eta Aupa Etxebeste!, gaur ikusgai, ETB1en.