Itxi

telebista

Audientzia oharra

ETB2 igandean lider izan zen audientziaren %9,7arekin

A.E.

EiTB

Lehendabiziko aldiz, telebista kate guztien audientzia %10etik jeitsi da egun osoz.

  • ETB2

Igandea, uztailak 21, ETB2 Euskadiko katerik ikusiena izan zen %9,7ko audientziarekin. Lehendabiziko aldiz, telebista kate batek lider izatea lortu du %10a baino audientzia gutxiagorekin. Estatu mailan oraindik ez da halako fenomenorik eman. Datuak, halaber, agerian jartzen du telebista kontsumoaren zatiketa areagotuz doala.

Jakina denez, telebista kontsumoak aldatzen ari dira eta uztailean, adituen esanetan, oso nabarmena da gaikako telebista kateen audientzien igoera. Udako hilabeteetan eta jai egunetan oso agerikoa izaten da joera hori. Uztail honetan, gaikako telebisten audientzia %38,1ekoa izan da. Prozesu hau hartzen ari den indarra azaltzeko, alderaketa bat: itzalketa analogikoa eman aurretik, hilabete berean gaikako telebistek %19,3ko audientzia eskuratu zuten.