Itxi

telebista

Denetariko dantzak

Dantza jaialdia Azpeititik, ETB1en

M.A.

Areto dantzetako Gipuzkoako eskola onenek, estilo guztietako dantzak eskainiko dituzte gaueko 22:25ean hasita: rumba, salsa, sabel-dantza, tangoa eta abar.

  • Dantzaldia Azpeitian

    Dantzaldia Azpeitian

Azpeitiko San Agustin kultur gunetik, Agustin Ezenarro eta Izaro Iraetak estilo eta mota guztietako dantzaldi berezia aurkeztuko dute. Jaialdia, gaur izango da ikusgai, 22:25etik aurrera, ETB1en.

Gipuzkoako dantza eskola onenen eskutik, irakasle eta ikasleek dantza saiorik bikainenak eskainiko dituzte, tartean rumba, salsa, sabel-dantza, tango, hip-hop, flamenkoa, areto-dantzak eta musikalak direla. Euskal dantzariek denetariko dantza estiloekin gozaraziko dituzte ikus-entzuleak.

Joxe Mari Orbegozo azpeitiarrak, Amaia Gonzalezekin batera areto dantzetan Europako txapelduna izan denak, Gipuzkoako eskolarik onenak bildu ditu dantza-ikuskizun txundigarri hau egiteko. Bertan izango dira, besteak beste, Joxe Mari Orbegozoren Azpeitiko eskola, Lasarteko Amaia Caballeroren Dantzaki, Hondarribiko Karlos Zapirain, Irungo Danza Tatiana, Zarauztik Marisa Merino eta Joana, Errenteriako Danzarin eta Donostiatik Carmen Garmendia eta Maria Govillard.