telebista
23:25ean
Menpekotasunak eta fobiak, gaur, 'Equipo ED' saioan
eitb.com
EITB
Kasu zehatzak ezagutzeaz gain, aditu birekin hitz egingo dute programan, menpekotasunak eta fobiak hobeto ezagutzeko. Besteak beste, zerk eragiten dituen eta nola gainditu ditzakegun jakingo dugu.
Gaur, osteguna, menpekotasunak edo fobiak gainditu dituzten pertsonak ezagutuko ditugu 'Equipo ED' ETB2ko programan. Beraien testigantza garrantzitsua dela uste dute, egoera berean dauden beste pertsona batzuk laguntzeko.
Itxaso deitzen da programako protagonistetako bat. Nerabea zenean hasi zen alkohola edaten, eta 24 urterekin alkoholikoa zen. Andoni, bestalde, 25 urtez egon da alkoholaren menpean. Ondorioz, era guztietako drogak kontsumitzen bukatu zuten biek; atxikimendu horren eraginez, eta arazo ekonomiko ugari izan zituzten. Alcohólicos Anónimos erakundeak asko lagundu zien biei.
Jose Manuel, bere aldetik, ludopata izan zen 15 urte baino gehiago. Hogei urte daramatza jokoan aritu gabe baina bizitza guztirako kontrolatu beharko du menpekotasuna. Soldata guztia gastatzen zuen eta, hala ere, diru gehiago behar zuen. Dirua eskatzen zuen hasieran, eta lantokian lapurtzera ere heldu zen. Buruaz beste egitea ere pentsatu zuen.
Julenek 42 urte ditu eta drogazalea izan zen 34 urte bete zituen arte. Lana galdu zuen arren, kokaina kontsumitzen jarraitu zuen; egunean bost gramo kontsumitzen zituen eta 20 'kubata' baino gehiago edan ere bai. 400 euro baino gehiago gastatzen zituen egunean drogetan eta alkoholean. Bere familiak Bartzelonako klinika batean ospitaleratu zuen eta orain bera dabil jendea laguntzen, Donostian.
Tato eta Alex laguntzaile dira zentro batean, menpekotasunak gainditu ondoren. Tato alkohola edaten hasi zen, eta kokaina eta anfetaminak kontsumitzen bukatu zuen, eta Alexek drogak hartzen zituen hilerrietan, bakardadean.
Maite y Jon senar-emazte dira eta 15 urtez ustezko sekta batean sartuta ibili ziren. Reiki ikastaro baten bidez sartu ziren mundu horretan. Soldata ematen zuten sektan hotel bat eraikitzeko, eta beraien etxea ere saldu zuten.
Soniak gidabaimena ateratzen saiatu zen, 18 urte zituela, baina ez zuen lortu eta 30 urte bete zituen arte atzeratu zuen. Kotxea ezin zuen bere begien aurrean ikusi; Dardarak, estutasuna, izerdia... Gidatzean pentsatzeak trauma sortzen zion Soniari.
Juan Bosco Anguiano psikiatrarekin eta Patricia Calero psikologoarekin hitz egingo dute programan, menpekotasunak eta fobiak hobeto ezagutzeko. Besteak beste, zerk eragiten dituen eta nola gainditu ditzakegun jakingo dugu.
'Equipo ED', ostegun honetan, 23:15ean, ETB2n.