telebista
22:20ean
'Gasteizko Jaiak 2013' Lierni Agirrezabalak eta Oihan Vegak aurkeztuta
A.E.
EiTB
Andre Maria Zuriaren jaiei buruzko eguneroko saioa hasiko da igandean.
-
Zeledonen jeitsiera
Aste osoan zehar, 'Gasteizko Jaiak 2013' saio berezia aurkeztuko dute Lierni Agirrezabalak eta Oihan Vegak Gasteiztik. Marta Elvira erreportariaren laguntzarekin Andre Maria Zuriaren jaietako giroa erakutsiko dute egunero: jaietako egitarauko hainbat ekitaldi, blusak eta neskak protagonista diren ekintzak, kaleko-giroa, haurrei eskainitako ekitaldiak eta abar.
Gauero 22:20an hasita, Gasteizko Jaiei buruzko saio berezia izango da ETB1en.